Ataungo finalean bihar, Urdangarin

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 29a, 00:00

Garazi Urdangarin, Eider Otaegi eta Ekhine Balerdi, Ataunen.

Ataungo Gabonetako Txapelke­tan aritu dira egun hauetan, Hernaniko hiru palista: Garazi Urdangarin, Eider Otaegi eta Ekhine Balerdi. Eta finalerako sailkatu da Urdangarin, Nahia Eizmendi aiarrarekin, ligaxka­ko bi partiduak irabazita. Bihar arratsaldean jokatuko dute finala, Ataunen. Bestalde, Bizkaia Torneoan, finalerako sailkatu dira Amaia Araiztegi eta Amaia Irazustabarrena ere, ostiralean Leire Galdos eta Leire Etxaniz menderatuta (3-0).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!