AISIALDIA

Curling-a probatzeko aukera gaur, Portu eta Elizatxo artean

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 28a, 00:00

Curling pista bukaeran egoten den dianan ondoen asmatzea da giltza,.

Bidea itxiko da 16:30etan, eta kirolean adituak direnek irakatsi egingo dute.

Trafikoaren eta oinezkoen arteko mugikortasun arazoak konpontzeko seinalizazio bereziak jarri zituen Udalak Portu auzotik Elizatxora dijoan bidean. Bere funtzioa betetzen dute lurrean jarritako markek, baina Gabon hauetan, beste erabilera bat emateko proposamena ere egin du Udalak, aisialdiari begira.

Horrela, gaur arratsaldean curling kirola probatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

 

Pasabidea itxita, arratsaldean

Curling-a, berez, izotzezko pista batean jokatzen den kirola da. Lau kideko bi talde aritzen dira elkarren kontra, eta helburua izaten da 20 kilogramotako 8 harri, 45,5 metroko luzera eta 4,75 metroko zabalera izaten duen curling pistaren bukaeran dagoen dianara bota eta ahalik eta ondoen kokatzea.

Kasu honetan, Portu eta Elizatxo arteko pasabidea ez da ez izotzezkoa eta ezta hain luzea ere, baina curling pistako marken antzekoak dauzka, eta baita zabalera ere. Horregatik, Gabonetako oporraldian «fa­mi­lian egiteko aisialdirako pro­po­samena» luzatu du Udalak.

Kirolean adituak diren bi lagun ariko dira arratsaldeko 16:30etatik aurrera, nola jokatu erakusten eta praktikatzeko au­kera ematen. Hori horrela, bidea itxita egongo da 16:00etatik 20:00ak arte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!