Haur antzerki musikatua ikusteko sarrerak, salgai

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 28a, 00:00

Urtarrilaren 2an, ostegunarekin ikusi ahal izango da 'Lau urtaroak: zer ziren eta zer dira'. Sarrerak Biterin daude salgai.

Urteko kultur ekintzei hasiera haur antzerkiak emango die ur­tarrilaren 2an, datorren os­te­gu­nean, Biterin. Arratsaldeko 18:00etan hasita, Laur urtaroak: zer ziren eta zer dira antzerki mu­sikatua ikusi ahal izango da.

Sarrerak dagoeneko salgai daude, 3 euroan, Biterin bertan.

 

Musika eta umorea

Familia osoari eta 6 urtetik go­rako haurrei zuzendutako ikus­kizuna da, Vivaldiren Lau Ur­ta­roak musika unibertsaletik sor­­tu den hau. Musikaz gain, umorea ere izango da protagonista, komedia hone­tan, eta teknologiak eta bir­tu­osismo instrumentalak ere nahasiko dira.

Teatro Che y Moche kon­pai­niak taularatuko du 65 mi­nu­tuko obra hau. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!