Ipuinak eta mendi buelta, urtea agurtzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 28a, 00:00

Astelehenean Apaxi izango da Portun, 18:00etan. Astearteam Santa Barbarara joango dira.

Urtea ondo hasi eta berria hobeto hasteko, makina bat ekintza antolatu dituzte Gabonetarako, Portun. Zine emanaldiaren ondoren, gehiago ere izango da.

Astelehenarekin, Apaxi ipuin kontalariaren bisita jasoko dute, arratsaldeko 18:00etan. Asteartean, berriz, urteko azken egunean, goizeko 10:30etan jarri dute hitzordua Portuko plazan, Santa Barbarara mendi buelta eginez urte bukaera ospatzeko.

Berriari hasiera, bestalde, erroskila tailerrarekin emango diote, urtarrilaren 3an, 16:30etan.

Saskia, banatuta

Bestalde, Gabonetako saskia zozketatu dute eta Pepelu Castillok eta Maria Josefa Iturraldek irabazi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!