PALA

Hiru hernaniar, Sakanako finaletan bihar

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 27a, 00:00

Sakanako Txapelketa ari dira jokatzen, lau palista hernaniar, eta horietatik hiruk lortu dute finalerako pasea: Amaia Irazustaba­rre­nak, Azanzarekin batera, lehenengo mailan; eta bigarren mailan Ekhine Balerdik, Paula Gorostiagarekin, eta Olatz Zulaikak, Naroa Otxoarekin. Enara Maciciorrek, hain justu, Zulaikaren kontra jokatu zuen semifinala. Bihar izango dira finalak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!