EUSKARALDIA

Euskaraldirako entitatea, aukeran

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 27a, 00:00

Norbanakoek ez ezik, entitateek ere hartu ahal izango dute parte 2020ko Euskaraldian. Enpresa, kultur elkarte, kirol talde eta antzekoei parte hartzeko gonbidapena egin eta beraien eremuan hizkuntza ohiturak aldatzeko proposamena egin nahi zaie. Hernanin, ariketa horretan parte hartzeko gonbidapena nori luzatu erabakitzeko inkesta jarri du martxan Euskara Ari Duk, eta urtarrilaren 12ra arte erantzun daiteke https://labur.eus/euskara20 webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!