EAJ-PNV

«Anti-demokraten bigarren erasoa», EAJk

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 27a, 00:00
Orkolagako lokal berria pintura gorriz zikinduta agertu da.

Batzoki berria berriro «erasotu» dutela-eta, «alderdi politiko guztien gaitzespena espero» du EAJk.

EAJ-PNV alderdiko bozeramaileak, Andoni Amonarraiz Gomezek salatu duenez, «herri honetako anti-demokratek gure egoitza berria erasotzen duten bigarren aldia» da, eta «alderdi politiko guztien gaitzespena espero» du.

Egoitza berria Orkolaga au­zoan dago, eta pintura go­rriz zikinduta agertu da. Amo­narraizek azaldu du «horrelako ekintzek indartsuago egiten» dituztela, eta «gero eta hernaniar gehiago direla gure lan-ildoa babesten dutenak. Deigarria da herri honetako anti-demokratak molestatzen dituela ikustea».

Era berean, gehitu du Zerbitzu Publikoetako zinegotziari jakinarazi diotela margoketak garbitzeko eskatuz, «eta erantzuna azkarra izan da. Guk jarraitu egingo dugu gure herriagatik eta herriarentzat lanean, indarkeria mota bakar bat ere onartu gabe».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!