Bertsolata

Bertso zahar zein berriak, auskalo zeinek jarriak, Biteriko emanaldi berezian

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 26a, 00:00

Taula gainean elkarrekin izango dira berriro, Imanol Kamio eta Eñaut Agirre.

'Auskalo zeinek jarriak' bertso jarrien saioa eskainiko dute Unai eta Eñaut Agirre anaiek, Jexux Mari Irazu eta Imanol Kamiorekin batera. Arratsaldeko 19:00etan izango da, eta azkeneko sarrerak salgai daude, 7 euroan.

Emanaldi berezia prestatu dute gaur arratsalderako, Unai eta Eñaut Agirre anaiek: Auskalo zei­nek jarriak bertso jarrien sa­ioa eskainiko dute Biteriko areto nagusian, 19:00etan hasita. Eta gaurkoan, beste bi lagun ere izango dira haiekin: Imanol Ka­mio musikaria, eta Jexux Mari Irazu bertsolaria.

Iraulio Panttalone Bertso Ka­biyak antolatutako Bertsolata­ren barruan eskainiko dute ema­­naldia, eta azkeneko sarre­rak salgai daude, 7 euroan: Do­be­ra Euskara Elkartearen bu­le­­go­an (Larramendi kalea 11), edo 18:00etatik aurrera Biterin. Izan ere, bildutako dirua Doberari laguntzeko izango da.

«Garai batean ohikoa izaten zen bertso jarriak kantatzea, eta gaur egun hori ez da erabat hautsi, nahiz eta bat-batekoak presentzia gehiago duen. Ezku­ta­tuago egon da bertso jarria, eta bere lekua eman nahi diogu», azaldu dute. 

Eta horretarako, bertso za­har zein berriak eka­rriko di­tuz­te taula gainera; tartean, XIX. mendean Xenpelar osaba-ilobek kantatutakoak. Kamioren musi­kak lagunduta ariko dira bertso­tan, baina baita a capella ere: «zati bat erreserbatua daukagu horretarako», aurreratu dute Agi­rre anaiek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!