SANTO TOMAS EGUNA

Bi saridun, Santo Tomas egunean

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 23a, 00:00

Donostiako Santo Tomas eguneko ferian izan ziren Arriatzu Barazkiak eta Iradi Sagarrak hernaniarrak, eta sariak ere eskuratu zituzten. Fruta lehiaketan lehenengo saria jaso zuten iraditarrek. Eta Arriatzuk, hiru: Postu onenari Jose Salaberria memoriala; Barazki lehiaketan 2garren saria; eta fruta lehiaketan, 3garrena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!