GOIZ EGUZKI

Opariz lepo, Goiz Eguzkitik ere

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 23a, 00:00

Urtero bezala, udazkeneko karta eta herri-jolasetako sariak banatu zituzten jubilatuen etxean; ondoren, txistor jana ederra egin zuten.

Santo Tomas eguna ospatzearekin batera, udazkeneko karta eta herri-jolasetako sari-banaketa egin zuten Goiz Eguzkin. Denera, 28 sari banatu zituzten.

Kaleko jolasak, hasteko
Kaleko jolasetako sariak banatu zituzten, lehenengo. Emakumeen artean, Josefa Sanchez eta Pilar Garcia izan dira garaileak, eta bigarren geratu dira Tomasa Escarmena eta Loren Oyarbide.

Gizonen artean, aldiz, Jose Lopez, Francisco Navas, Francisco Moya eta Jesus Brillo izan dira aurrenak; eta Primitivo Baz, Lucinio Moreno, Francisco Godinez eta David Inclan, bigarren.

Lau txapelketa, kartetan
Karta-jokoetan ibili direnek izan zituzten sariak baita ere. 

Musean, Benjamin Miranda eta Teodoro Del Rio izan dira txapeldunak, eta Jose Villamarin eta Mere Puerta, azpitxapeldunak. Tutean, Vicente Perez eta Julian Santos gailendu dira, eta Lupe Primo eta Vicotoria Fernandez izan dira bigarren.

Eskoban, Lucas Yuste eta Ramon Ormaetxeak irabazi dute sari potoloena, eta Luis Lozano eta Primitivo Gonzalezek, bigarrena. Eta punttoan, Manolo Morato eta Gerardo Barrosek irabazi zuten, eta Gabriel Asensio eta Sabino Mateos izan ziren, bigarren.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!