Elkarrekin Podemos

«Jarraipeneko aurrekontuak» onartu dira, Elkarrekin Podemosen ustez

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 22a, 00:00

Udal gobernuarekin negoziatzeko, 900.000 euroko proposamenak egin ditu udal taldeak.

Ostegunean onartu zuen Udaleko Plenoak 2020ko Udal Aurrekontua. Bozketa horretan, abstenitu egin ziren Elkarrekin Podemos-Orain Hernaniko bi zinegotziak, eta arrazoiak azaldu dituzte, ohar baten bidez.

Bertan azaltzen dutenez,   udal taldeak dituen bi zine–gotziak abstenitu egin ziren: «ez dira talde berri batengandik  espero genituen aurrekontuak; jarraipeneko aurrekontuak dira, eta etorkizunerako proiektu sendorik ez dagoela adierazten dute. Asmo soilek osatzen duten gobernu-plan bat dago». 
Taldeak adierazi du, negoziatzeko, 900.000 euroko proposamenak egin dituela: «Hernani garbiago bat, atseginago bat nabarmenduz eta politika inguruaren eta pertsonen zaintzan oinarrituz». 

Horietatik, «%10a besterik ez dira onartu». Dena den, diote, abstentzio honekin «konfian–tzazko boto bat eman nahi diogu udal gobernu berriari». «Espero dugu udal gobernu honek beste sentsiberatasun bat edukitzea, inklusiboagoa izatea, oposizioko talde guztiak errespetatzea eta gehiengo osoarekin arrabola ez pasatzea». 

Lau proposamen, barneratuta

Elkarrekin Podemos-Orain Hernani taldeak egindako lau proposamen izan dira EH Bilduren udal gobernuak onartutakoak. Goiz Eguzkiko parkea birplanteatzeko (1.000 euro), nahiz eta haien ustez «ezer gutxi» egin ahal izango den. 

Garbiketa gehiago eskatu zuten, baita Horkonpon aplikazioa martxan jartzea: «horretatik 20.000 euroko partida gehitu dute espaloiak garbitzeko». Baita ere onartu dituzte: Udaltzaingoa indarkeria sexistan formatzeko partida, baita ingurumenean, animalien trataeran eta jokoan ere. Baita apeaderoarekin lotura berritzea ere. 

Ez dituzte kontuan hartu, halaber: sokamuturrarako partida kentzea, aparkaleku bat egitea, txotx denboraldian autobusak mugatzea, turismo eredua aldatzea, herriko jantokiak udalekotzea, etab. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!