Santo Tomas Eguna

Txistorra jaten jarraituko dute gaur, Portu eta Lizeaga auzoek

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 22a, 00:00

Santo Tomas egun haundia biharamunean ospatuko dute Portuko eta Lizeagako auzotarrek; 12:00etan eta 12:30etan, 
hurrenez hurren.

Atzo izan zen Santo Tomas egun haundia. Hernanin ere nabaritu zen, gainera. Txistor-jate ederra egin zuten Goiz Eguz–kin, Plaza Berrin CD Hernani futbol saileko kideen eskutik, baita Etxeberrin ere, Auzokide auzo elkarteak antolatuta.

Horrez gain, Donostian el–kartu ziren hernaniar asko eta asko, tartean, San Joan Kon–partsako kideak.
Festa gutxi izan zuten batzuk, eta gaur izango dute  hura luza–tzeko aukera, eguerdian egingo baitute txistor-jana Portu eta Lizeaga auzoetan. Portukoa, 12:00etan hasita, Ibarrolaburu plazan; eta Lizeagakoa, aldiz, beranduago, 12:30etan, Urumea ikastolako aterpean.
Lizeagako Gibelalde elkarte­ak saskia zozketatzeko apro­be­­­txatuko du baita ere, eta au­kera emango du bazkide egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!