NEGUKO EGITARAUA

'Kikoriki' filma gaur, oporraldia hasteko

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 21a, 00:00

Neguko oporraldirako egitarauan, aurreneko ekintza izango da haurrentzako pelikula. Biterin jarriko dute, gaur eta bihar, 16:30etan hasita. 

Egitarau berezia prestatu du Hernaniko Udalak, aurten ere, neguko oporraldiaz gozatu deza­ten herritarrek; eta be­reziki, haur eta gaztetxoek.
Horri hasiera emateko, zinea izango da gaur eta bihar, haurrei zuzenduta. Kikoriki pelikula ja­rriko dute, bi egunetan arratsal­deko 16:30etan, Biterin.
Uharte baketsua da Kikoriki, baina abentura haundi batean murgilduko dira ber­tako bizi­lagunak. Izan ere, uharteko zien­tzialari batek gailu harrigarri bat asmatu du: pertsona baten nortasun ezaugarriak hartu, eta beste pertsona batenekin alda­tzen ditu.
Eta astelehenean, aukera bi­koitza izango dute. Batetik, ludo­teka jarriko dute kiroldegian, 10:00etatik 13:00etara. Eta bes­tetik, Biterin, Argigrama taile­rra eskainiko du Nagore Legarre­ta artista hernaniarrak, bi txan­da­tan: 16:00etatik 18:00e­tara, eta 18:00etatik 20:00etara. Hori bai, horretarako aurrez eman behar da izena. 6 urtetik gorakoentzat da; 10 urtetik beherakoek, heldu batekin joan behar dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!