Errugbia

Errugbi taldeak denda jarri du Plaza Berri ondoko lokalean Gabonetan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 21a, 00:00

Azken urteetan bezala, Hernani Club Rugby Elkarteak Plaza Berri ondoko lokalean, Ikertxo gozotegia zenaren lokalean, jarri du jada irekita dagoen denda. Gabon guztietan zehar egongo da zabalik arratsaldeko ordutegian baina egun konkretu batzuetan ere goizean egongo da irekita. Ordutegia honakoa izango da: Astelehenetik ostiralera: 17:00etatik 20:00etara. Abenduak 23, 24 eta urtarrilak 4ean: 1 1:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Bestetik aste honetan nesken taldeak Ordizian jokatuko du La Unicaren aurka, bihar, 12:00etan.    

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!