Boleibola

Mutil eta nesken taldeek urtea borobildu nahi dute

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 21a, 00:00

Sestaoren aurka amaituko du urtea Hernanik.

Sestaoren aurka ariko dira mutilak, 12:00etan, eta neskek Urretxun jokatuko dute 16:00etan, Hasierako Txapelketa.

Mutilen eta nesken talde nagusiek gaur emango diete amaiera 2019 urteari. Urteko azken bi partiduak etxetik kanpo jokatuko dituzte. Mutilek, Euskal ligan, kiroldegian jokatuko dute gaur, 12:00etan, Sestaoren aurka. Azken hiru partiduak galdu dituzte lehendabiziko hiru sailkatuen aurka eta gaur irabaziz gero laugarren amaituko lukete urtea.

Neskak garaipen guztien bila

Hernaniko nesken senior taldea Gipuzkoa mailan ari da jokatzen. Gipuzkoako Hasierako Txapelketan sei partidu jokatu ditu eta denetan lortu du garaipena. Hala ere, partidu bat geratzen zaio, gaur, 17:00etan, Urretxuko kiroldegian jokatuko duena Goierriren aurka. Hernaniarrak faborito argiak dira partidua irabazi eta txapelketa hau irabazteko.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!