Plax!

«Entxufatu, konektatu eta elkar bir‑programatu»

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 21a, 00:00

Izena: Iker Izagirre Ayerregaray
Jaio: 1994-08-22
Bizitokia: Hernani, Gartzia Goldaraz
Lanbidea: Informatikaria, zibersegurtasun industrialean


Zure bilakaera erotikoaren istoriala aztertuko bazenu, zer ikusiko litzateke bertan?
Hasieran internet Explorer nintzela (ez nituen seinaleak ulertzen) eta Chrome bilakatzen noala.

Zein pista eman dezake norbaiten ordenagailuak?
Nahasmena gustatzen zaion edo ez.   

Ordenagailuek kodeekin funtzionatzen dute, harremanetan ere kode propioak sortzen ditugu?
Bai eta iprogramazio munduan lengoaia asko dauden bezala, komeni da lengoaia berean hitz egitea.

Noiz egin daiteke “Ctr C” - “Crt V” maindire arteko jolasean?
Zure istorialeko faboritoan gordeko zenuen zerbait pasatzen denean.

Eta noiz reiniziatu?
Biek gozatzen ez duzuenean.

Nola liberatu gure software erotikoak ezarritako softwarretik?
Jendeak aktualizazio interesgarriak ekartzen ditu, entxufatu, konektaktu eta elkar birprogramatuz.

Harreman baten bilakaera programatu al daiteke?
Hori ez du ezta Machine learning-ak berrikusten.

Aplikazio pila harremanak hasteko,  gero aplikatzen al gara hauek zaintzen?
Nire bikotea horrela ezagutu nuen eta asko zaintzen dugu elkar.

Pianoan, eskalatzen, teklatuan... eskuekin gaitasunak garatzea gustatzen zaizu?
Behatzak gauza askotarako erabili ditzaket, bai.


PLAZERREN PUTZUA
Muxu, laztan eta koxk, bakoitza non?
Nik toki guztietan. Niri ere bai, lepoan izan ezik, kilima gehiegi.

Jostailu bezala erabiltzeko baliabide teknologikorik?
Gaur egun edozein gailu kontrola daiteke urrutitik.

Elkartzeak programatu ala gertatzen utzi?
Programatu daitezke, baina ikusi ez duzun kode batek beste zerbait sor dezake.

Gaur neguko solstizioa, gomendatzeko sutondo planik?
Mahai jokoetan beti gerturatzen dira harremanak.

Lantegiko bihurrikerietarako txoko bat?
Kamarak grabatzen ez duen sukaldea.

Non klikatu daiteke zuri oilo ipurdia jartzeko?
Izkutuko fitxategia da hori, baimen berezia behar da
 

SEX-ALDIA BUKATU...
Bateria kargatuz gero..?
Jolasteko energia prest.

Pantailak itzaltzean...?
Argi gabe ere sentitu daiteke.


SASIGALDERA
Zer esango zenioke bikote harremana eguneratu nahi eta ezinean dabilenari?
Informazioa bilatzeko datu base onak deudela herrian, adibidez, Plax! Sexu eta Bikote Aholkularitza zerbitzura joateko aukera duela.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!