PSE - EE

Anduezak aktualitate politikoa aztertuko du

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 21a, 00:00

Gipuzkoako sozialisten Idazkari Nagusia Hernanin egongo da, bihar 12:00etan, Hernaniko egoitzan Cresporekin batera. 

Eneko Andueza, PSE-EEko Gipuzkoako Idazkari Nagusia, Hernanira etorriko da bihar Euskadiko aktualitate politikoaz jarduteko. Hernaniko bozeramaile den Ricardo Cresporekin batera aktualitatearen nondik norakoak aztertuko dituzte PSE-EEk Hernanin duen egoitzan.

Laiztiaga auzoan, zortzigarren zenbakian dago egoitza Florida aldean eta 12:00etan hasiko da ekitaldia. 

Politikako berri asko egon da aste hauetan. Euskadikoan aurrekontuen inguruko akordio eta ez akordioak, estatus politikoaren gaia, De Miguel auzia... eta Espainia mailan alderdi sozialistak inbestidura lortzeko egiten ari diren negoziaketa eta mugimenduak, alderdi desberdinen artean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!