Santo Tomas

Santo Tomasek ez du etenik Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 21a, 00:00

Zelabiden atzo ospatu zen aurrenekoz Santo Tomas.

Gaur eta bihar herriko txoko desberdinetan postuak jarriko dira: Goiz Eguzkin, Plaza Berrin, Floridan, Portun eta Lizeagan. 

Santo Tomas feriak Hernanin ez du etenik. Aurreko larunbatean hasi ziren ospatzen eta jarraipena izango du bihar arte. Hala ere, Santo Tomas eguna gaur da eta aukera zabala egongo da txistorra jateko.  

Gaur Goiz Eguzkin, Floridan eta Plaza Berrin CD Hernanik
Urteroko zita jarri du Goiz Eguzki jubila­tuen elkarteak 11:00etan hasita, gonbidatuei harrera egin eta banatuko dituzte udazke­ne­ko karta eta herri jolas txa­pel­ketetako sariak. Ondoren, Ga­bo­netako lau saski zoz­­ke­tatuko dituzte; eta azkenik, txistorrada izango da.
Hernaniko gazte­txoek ere, Gaztelekuan txistorrada egingo dute. Eta Donostian ja­rri­ko du postua San Joan Kon­partsak, Gipuzkoa plazan.
CD Hernaniko futbol sekzioak Plaza Berrin jarriko du postua. 10:00etatik aurrera egun guztian zehar egongo dira 20:00ak arte eta bertan jokalari, entrenatzaile, kolaboratzaile eta gurasoak izango dira. Janari eta edariaz gain, sorpresa gehiago izango da.
Floridan ere, Auzokidek San­to Tomas eguna ospatuko du, 10:00etatik hasita, tabernaren eta elkarteko lokalaren ondoan.

Portun eta Lizeagan bihar 
Eta Santo Tomaseko ospakizunekin bukatzeko, bihar ja­rri du hitzordua Gibelaldek, Li­zeagako auzo elkarteak. Eguer­­­diko 12:30etan jarriko dute pos­tua, Urumea ikastolan; eta saski bat zozketatuko dute 13:00etan, elkarteko bazkideen artean.
Bihar egingo dute txistorrada Portu auzoan ere, 12:00etan Iba­rrolaburu plazan; eta bertan ere zozketatuko dute saskia.
Atzo, Zelabide auzo elkarteak, aurrenekoz, Santo Tomaseko txistorrada ere antolatu zuen. Gabriel Zelaia plazan giro ezin hobean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!