EUSKARALDIA

'Zein entitate nahi duzu Euskaraldian?', aukeratu daiteke

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 21a, 00:00

2020an Euskaraldia jarriko da martxan eta Euskara Ari Duk partehartze prozesu bat jarri du abian Hernanin.

 Euskaraldian norbanakoei ez ezik entitateei (enpresei, kultur elkarteei, kirol taldeei...) ere partehartzeko gonbidapena egingo zaie, euren eremuetan hizkuntza ohiturak aldatzeko eta entitateko kideen partehartzea sustatu eta babes dezaten. 

Hernanin ariketa kolektibo honetan zein entitatek esku hartu beharko luketen jakiteko inkesta edo partehartze prozesu bat jarri du martxan Euskaraldiak. Bertan herritarrek gomendatu dezakete zein entitate edo elkartetan jarriko luketen abian gonbidapena. 

Horrela, www.labur.eus/eus­kara20 web gunean eman deza­kete erantzuna urtarrilaren 12a baino lehen.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!