Bertsolata

Bertso-poteoan gaur, bertsolari zein herritar

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 20a, 00:00

18:30etan abiatu, eta kaleetan barrena ibiliko dira. Bestalde, sarrerak salgai daude 'Auskalo zeinek jarriak' emanaldirako.

Martxan da Bertsolata, beste urte batez, Hernaniko Iraulio Panttalone Bertso Kabiyak anto­latuta. Eta gaurko jarri dute hurrengo hitzordua: bertso-po­te­oa egingo dute herriko kalee­tan barrena, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte haiekin batu eta parte hartzera. Bertso esko­lako zenbait bertsolari ariko dira erritmoa markatzen.

Gabon Gauean, berriz, Olen­tzero hartuta ibiliko dira, base­rriz baserri. Eta hilaren 26an izango da aurreneko emanaldi potoloa, ostegunarekin: Auskalo zeinek jarriak bertso jarrien emanaldia eskainiko dute Unai eta Eñaut Agirre anaiek, beste hiru gonbidatu berezirekin: Je­xux Mari Irazu, Joxan Goikoe­txea eta Imanol Kamio. Biterin izango da, 19:00etan; eta sarre­rak dagoeneko salgai daude, Do­bera Euskara Elkarte­an (La­rramendi kalea, 11).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!