KARABEL AUZOA

Karten asteburua aurrekoa, Karabelen

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 20a, 00:00

Mus eta Tute Txapelketetako txapeldun eta azpitxapeldunak, jasotako sariekin.

Josean eta Raimundo nagusitu ziren musean, eta Karmele eta Jon tutean.

Kartak izan ziren protagonista Karabel auzoan, joan den aste­buruan. Mus eta Tute Txapelke­tak jokatu zituzten, giro ede­rre­an; eta bi bikote izan ziren nagusi azkenean: Joseanek eta Raimundok irabazi zuten Mus Txapelketa, eta Karmelek eta Jonek Tute Txapelketa. Urda­iaz­piko bana eta kopa jaso zuten lau irabazleek, baina bi txa­pel­ketetako finalistek ere izan zuten saririk, Gabonetako kaxa eder bana jaso baitzuten zortzi finalistek. Argazkian ageri dira, jasotako opariekin.

Eta Gabonei segida emateko, astelehenerako jarri du hitzor­dua Olentzerok, hilaren 23an, Karabeleko haurrekin. 
Arra­tsal­deko 18:00etan iritsi­ko da ikazkina au­zo­ra, eta hau­rre­kin egoteaz gai­nera, haien gu­tunak ere ja­soko ditu Olen­tzerok, bere bisitan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!