bertsolata

Bertso-potearekin segida, Bertsolatari

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 19a, 00:00

Bertsolata ekimena martxan jarri zuen aurreko astean Hernaniko Bertso Eskolak, eta bihar izango du hurrengo ekintza. Arratsaldeko 18:30etan hasita, bertso-poteoa egingo dute, bertsolari ezberdinez lagunduta. Horrez gain, dagoeneko salgai dira herritar guztientzat Unai eta Eñaut Agirrek, Imanol Kamiorekin, Jexux Mari Irazurekin eta Joxan Goikoetxearekin batera eskainiko duten Auskalo zeinek jarriak emanaldirako sarrerak. Abenduaren 26an izango da emanaldia, arratsaldeko 19:00etan, Biterin. Sarrerak Dobera Euskara Elkartean erosi daitezke, 7 euroan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!