gabon kanten jaialdia

Bat egingo dute sei abesbatzek, gaurkoan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 19a, 00:00

Gaur arratsaldeko 20:00etan, Gabon Kanten Jaialdia egingo da San Joan Bataiatzailearen parrokian.

Gaurko eguna abesten amai­tu­ko dute askok, Gabon Kan­ten Jaialdia antolatu baitu, Her­na­ni­ko Kantuz Abesbatzak. Arra­tsal­deko 20:00etan hasiko da, San Joan Bataiatzailearen parrokian. Aurreko urtetan bezala, hain­bat abesbatzek hartzen dute par­te gaurko egunean, hain zuzen: San Joan Parrokiakoak, Mu­si­ka Eskolako gaztetxoek, Dakapok, Goiz Eguzkik, Ozenkik eta Kantuz abes­ba­tzak. Koru ba­koi­tzak bina abesti kantatuko dituzte.

San Joan Bataiatzailearen pa­rro­kiako abesbatzak, Haurtxo txiki eta Esta noche Jesús ha na­ci­do abestuko dute, Juan José Arregiren zu­zen­daritzapean. Musika Eskolako gaz­te­txoek, ere bi abesti: Zapata txu­riak eta Neguaren baitan, Amaia Aldalurrek zuzenduta. Da­ka­pok: Gizon on bat eta Non de­gun non abestiak kantatuko di­tuz­te, Amaia Aldalurren zu­zen­daritzapean. Goiz Eguzkik: Be­len­go artzai onak eta Gaua ar­gi­tu da, Xabier Zubimendik zu­zen­duta. Ozenkik; Eguberriko pot­pou­rria abestuko du, Imanol Ka­mio­ren zuzendaritzapean. Eta Kan­tuz abesbatzak: Haur eder ba­ten bila eta Elurra, elurra, elu­rra abestuko du, Igor Arroyok zu­­zen­duta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!