Gaur arratsaldeko 18:00etan, Transexualitatea eta gatazka normatiboei buruzko mahai ingurua egongo da, «Gordetzea ezinezkoa da!» lelopean, eta Aimar Elosegi Ansaren oroimenean. Bi parte hartzaile egongo dira mahai inguruan, hala nola, Josebe Iturrioz eta Brayan Altimasberes. Moderatzailea Kattalin Miner izango da eta euskeraz izango da, hala ere, itzulpen zerbitzua ere eskainiko da, hau guztia Hernaniko Berdintasun Kontseiluaren eskutik.
«Orain 12 urte egin zuen bere buruaz beste, Aimar transexual gazteak. Herritar askok gogoratzen dugu gertaera hura, herrian oso entzutetsua eta gogorra izan baitzen, eta transexualitatearen gaia mahai gainean jarri baitzen», azaldu dute.
Kontseiluak nabarmendu du, urte haietan «hainbat ekimen eta ekitaldi» egin zirela, «Aimar oroitu eta transexualitatearen gaia lantzeko. Azken urteotan, aldiz, ez da horrelakorik izan». Eta horregatik, Kattalin Minerrek, Moio: Gordetzea ezinezkoa zen liburua sortu eta argitaratu zuen, eta maiatzean egin zuen aurkezpena. Horrez gain, trans bertso saioak ere egin zituzten.
Mahai ingurua, gaurkoan
Gaur, ordea, Aimar Elosgi Ansa oroitzeko eta transexualitatea eta gatazka normatiboei buruz mintzatzeko, mahai ingura antolatu da, Biterin, arratsaldeko 18:00etan. Bertan, hainbat aditu egongo dira, euren esperientziak kontatuz.