osoko bilkura

2020ko aurrekontuak, eztabaidagai

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 19a, 00:00

Gaur, arratsaldeko 18:00etan, ez ohiko Plenorako deia luzatu du Udalak; beti bezala, pleno-aretoan egingo da, bigarren solairuan.

HERNANI  OSOKO BILKURA BILERA

Gaur arratsalderako, Osoko Bil­kura bilerarako deia luzatu du Udalak. Arratsaldeko 18:00etan izango da, pleno aretoan, bigarren solairuan.

Hainbat erabaki hartuko dira gaurko plenoan, eta 14 gai iz­a­ngo dituzte erabakitzeko eta az­tertzeko; besteak beste, garrantzitsuena, 2020eko aurrekontu orokorra. PSE-EEk dagoeneko iragarri du abstenitu egingo dela. Dena den, gehiengo osoa duela-eta, EH Bilduren 11 botoekin onartu ahal izango dute.

PSE-EEk dagoeneko iragarri du abstenitu egingo dela 2020ko udal aurrekontuen aurrean.

Beste hainbat gai, ere bai

Nahiz eta 2020ko udal aurrekontua izan gai potoloena, beste hainbat gai ere izango dituzte mahai gainean: Hernani-Astigarraga eskola kirola eredua babestea, Musika Eskolaren eta Udal Euskaltegiaren kontu bana, 2020-2022 diru-laguntzak onartzea, baita Zubietako errauste-planta ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!