Hernani Solidarioa

Migranteen Nazioarteko Egunarekin, bukaera

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 18a, 00:00

Pasa den abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunarekin eman zioten hasiera aurreko astean Hernani Solidarioa egitasmoari, eta gaur emango diote bukaera, Migranteen Nazioarteko Egunarekin. 
Horretarako, antzerki bat eskainiko dute jatorrizko magrebiar gazteek. Urumea Herri Gunean egingo dute, arratsaldeko 18:00etan hasita. Antzerkiaz gain, testu irakurketak ere egingo dituzte.

Jarduera hauekin guztiekin, adierazi dute, Hernani «herri hobe eta justuagoa dela ikusarazi» nahi dutela.     

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!