AMHER

Esker hitzak, Amherren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 17a, 00:00

2019ko urria eta azaro bitartean, Immigrazioak eta zineak bat egin dute Hernanin, immigrazioaren errealitatea ikusi arazteko asmotan. 

Aurreko bi hilabeteetan, immigrazioak eta zineak bat egin dute Biterin, Amherrek antolatuta. Eta bost film proiektatu dira jardunaldi hauetan, hala nola, Cafarnaum, Frozen river, La jaula de oro, Diamantes negros eta El viaje de Nisha. Pelikulak proiektatzeaz gain, amaieran, solasaldirako tartea ere egon da, «bertan jatorri ezberdinetako pertsonen esperientziak zein iritziak partekatu ahal izan ditugularik». 

«Xamurtasunez betetako film eta jardunaldiak izan dira»

Filmen bidez, errealitatea ikusi 
Hamaika sari jaso dituzten film hauen bitartez, «askotan ezkutuan geratzen den immigrazioaren errealitatea ikusi arazi nahi izan dugu. Atzerrian jaiotako po­pulazioa herri honen parte da, baina oso gutxi dakigu beraietaz». Hori dela eta, zinearen bi­tartez, fikzioarekin bat eginez, egunerokotasun errealak plasmatu dira pantailetan, «jatorri zein kultura ezberdinen arteko zubia eraiki nahi izan dugu, eta  hein handi batean lortu dugula esan dezakegu». Bertan jaiotako zein jatorri ezberdineko pertsone­k, es­perientziak eta iritziak pa­­r­­­­te­­katu dituzte jardunaldi ha­­­u­­­e­tan, «eta hori zoriontzekoa da». 
Immigrazioaren errealitate­az ga­i­­­ne­ra, «honekin elkarlotu­ak da­­u­­­de hainbat problematika e­re ma­hai gainean jarri dira, peli­ku­lei esker, besteak beste, ge­ne­ro zapalkuntza, haurren ko­n­­­tra­ko indarkeria, iparralde eta hegoaldeko lurraldeen arte­ko desberdintasunak... 
Baina e­go­­­e­ra hauez gain, al­der­di baikorra ere erakutsi da, hala nola, la­gun­­tasuna, elkartasuna eta a­re ge­hiago, «xamur­tasunez be­­­­te­­­­­ri­­­ko film eta jardunaldiak i­za­n baitira». 
Bukatzeko, Amherren esker hitzak: «Amaitzeko, ezin aipatu ga­be u­­tzi hau posible egin duten pertsona zein eragile ezberdinei gu­re errekonozimendua. Eta no­­la ez, bertaratu zareten zein zuen es­perientziak gurekin partekatu dituzuen guztioi, gure eskerrik handienak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!