HERNANI SOLIDARIOA

Zinea gaur eta antzerkia bihar, elkartasuna sustatzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 17a, 00:00

Hernani Solidarioak elkartasuna eta lankidetza sustatzen jarraitzeko, bi ekintza antolatu ditu; zinea eta antzerkia, hain zuzen. 

GAUR, arratsaldeko 19:00etan, Zine eta Migrazioen Nazioarteko 2019ko Jaialdiko luzemetrai zein laburmetraiak ikusteko aukera egongo da, Biterin, Hernani Solidarioaren eskutik. Eta bihar berriz, arratsaldeko 18:00etan, jatorriko magrebiarreko gazteek egindako antzerki bat egongo da Urumea Herri Gunean. Hortaz gain, Migranteen Nazioarteko eguna dela gogoratuz, jardunaldiaren amaieran hainbat testu irakurtzeaz gain, mokadu bat jateko aukera ere egongo da. 

Duela bost urteko kontuak
Bost urte igaro dira, hainbat elkarte edo eragilek bat egin eta Hernani Solidarioa sortu zutenetik. Hasieratik finkatu zituzten helburu argiak, hala nola, elkartasuna eta lankidetza sustatzea, pertsona solidarioek eta bereziki etorkinek Hernaniri e­gi­ten dioten ekarpena nabarmentzeko asmoz. 
 Urte honetan hainbat jardunaldi antolatu dituzte, abendu­aren 10etik 18ra bitartean. «Eta egitarau hau, Amher, Stop Kaleratzeak eta Udaleko Kulturartekotasun eta Gazteria arloak an­­tolatu dugu  elkarlanean, U­­ru­­­­me­a Herrigunearen lagun­tza­rekin».
Abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsa­la gogoratzen da nazioarte ma­i­­lan­, eta horregatik antolatu zi­re­n ta­i­le­rrak eta jardunaldien aurkezpenak. Bihar ordea, Migranteen Nazioarteko eguna izanik, antzerkia egingo da arratsaldeko 18:00etan  Urumea Herri Gunean, giza eskubideen urraketa ezberdinak ikusarazi eta salatzeko asmotan. «Zorritxarrez gi­­za eskubideen urraketa hauetako asko beste herrialdeetatik gure herri honetara etorritako­ek oso modu nabarmenean bizi dituzte». Eta gaur berriz zinea izango da Biteriko pantailan, arratsaldeko 19:00etan. 

Esker hitzak, Hernani Solidarioaren partetik 
Bost urte daramatzate, proiektu honekin, eta oraindik ere tinko jarraitzen du Hernani Solidari­oak. Hori dela eta, esker hitzak luzatu nahi izan dituzte orainarteko ibilbidean laguntzaile i­za­n diren guztiei: «Hernani, el­­karbizitza eta elkartasun sareak sustatzen dituzten pertsona eta elkarte askori esker, herri justuagoa dela ikusarazi nahi dugu ».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!