Pala

Arrieta-Huizi eta Balerdi-Urdangarin Gipuzkoako txapeldun, ezker horman

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 17a, 00:00

Urdangarin, Balerdi, Huizi eta Arrieta irabazitako txapelekin Deban.

Su-Berriko bi taldeen aurka irabazi dituzte finalak Debako, Aldats frontoian, nagusietan lehenengo eta bigarren mailetan.

Hernaniko bi bikoteak Gipuzkoako txapeldun geratu dira palan, ezker horman, gomazko txapelketa nagusietan Deban jokatutako finaletan. Bai lehenengo mailan eta bigarren mailan bikoterik onena izan da eta txapelak Hernanira ekarri zituzten. Bigarren mailan Ekhine Balerdi eta Garazi Urdangarinek, Su-Berri 2 taldeko Lasarte eta Aranburu garaitu zituzten. Eta txapela nagusian, lehenengo mailan Ariane Arrieta eta Maider Huizik Su­-Berri 2ko Larrarte eta Maizaren kontra irabazi zuten.
Hernaniarrek urtea ezin hobeto amaitu dute ezker horman eta aipatzekoa da Urdangarin eta Balerdi gazteek erakutsi duten maila. Huizi, Irazustabarrena eta Arrietak badituzte ondorengoak dudarik gabe. Nagusien mailan ere ederki dabiltza. 

Irazustabarrena eta Araiztegik galdu Larru paletako torneoan
Amaia lrazustabarrena eta Amaia Araiztegik Ane Maiza eta Maider Mendizabalen kontra galdu egin zuten 1-3 Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Andrazkoen larru-paletako Bizkaia Torneoaren barruan, lehenengo jardunaldian, Larrabetzun. Beste bi jardunaldi geratzen dira, baina hauek Bizkaia Frontoian jokatuko dira.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!