Izenematea gaur arte, gazteen ikastaroetan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 17a, 00:00

Lau ikastaro antolatu ditu Hernaniko Udaleko gazteria sailak neguko oporraldirako; gaur arte eman daiteke izena. Horietako hiru kulturako ikastaroak dira: argigrama tailerra; kopia analogikoak mobileko irudi digitaletik; eta sormen tailerra. Eta beste bat, aldiz, kirolaren ingurukoa da: Parkour. Doakoak dira eta izena emateko Haur eta Gazteria sailera deitu behar da: 943 57 54 35 (Maider).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!