Iturrioz eta Altimasberes etzi, mahai-inguruan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 17a, 00:00

Maiatzean eman zioten hasiera 'Aimar Elosegi Ansa gogoan' izeneko transzikloari, eta hil honetan egingo dute bigarren zatia, transexualitatearen inguruan gehiago sakontzeko helburuarekin. Horren baitan, Transexualitatea eta gatazka normatiboak izenburupean egingo dute mahai-ingurua etzi. Kattalin Minerrek gidatuta, hizlari arituko dira Josebe Iturrioz eta Brayan Altimasberes. 19:00etan izango da, Biteri kultur etxean. Euskeraz izango da, eta gaztelaniara itzulpen-zerbitzua izango da, behar duenarentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!