MUSIKA ESKOLA

250 euroko saria eta galan jotzeko aukera, ensenbleak

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 17a, 00:00

Urrezko dominaz gain, 250 euroko saria jaso zuen ensenble instrumentalak.

18 domina jaso dituzte, gainera, 10 eta 15 urte bitarteko akordeoi-joleek Arrasateko Akordeoi Txapelketan. Ensenbleak ere urrezkoa jaso zuen.

Beste urte batez, Arrasate Hiria Akordeoi Txapelketan izan dira 'Hernani' Musika Eskola publikoko ikasleak, eta oraingo honetan ere, emaitza onak ekarri dituzte handik.

 

Ensanble instrumentalak, urrezkoa

Ensanble instrumentala osatzen duten bederatzi taldekideek urrezko domina jaso zuten; eta horrekin batera, 250 euroko saria eta bukaerako galan jotzeko aukera ere bai. Horiek dira, hain zuzen, Ainhoa Azabal, Maialen Azurmendi, Nagore Bengoetxea, Jokin Berzosa, Miren Del Castillo, Elene Lopez, Nora Lopez, Intza Otamendi eta Ibai Rodriguez.

Beste 18 domina eskuratu zituzten 10 eta 15 urte bitarteko ikasleek.

 

Beste 18 domina ere bai

A hastapena mailan, 10 urte artekoek bederatzi domina eskuratu zituzten: urrezko domina Ainhoa Garinek; eta zilarrezkoa, aldiz, Oliver Cabrerak, Izar Del Valle de Lersundik, Uxue Duranek, Ximon Garinek, Maddi Olaizolak, Euken Williamsek, Eñaut Zabalegik eta Axel Zabalegik. A mailan, Oliver Cabrerak eta Ainhoa Garinek urrezko domina lortu zuten; eta zilarrezkoarekin bueltatu ziren etxera beste bi: Eñaut Zabalegi eta Axel Zabalegi.

B hastapenean, 12 urte artekoen artean, bi zilar lortu zituzten, Irati Ormaetxearena eta Zara Zainyevarena. B mailan ere, zilarrezko domina jaso zuen Ane De Los Riosek.

Bukatzeko, 15 urte bitartekoen artean, C hastapena mailan, Enara Gonzalezek urrezko domina irabazi zuen, eta Miren Rodriguezek, aldiz, zilarrezko domina jantzi zuen bertan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!