Kultura

'Gauekoak' emanaldirako sarrerak, agortuta

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 16a, 00:00

Mireia Gabilondo eta Jon Mayaren zuzendaritzapean, Gauekoak emanaldia egingo dute ostegunean Biterin Jon Maya dantzariak berak, eta Xabi Bandini eta Arkaitz Miner musikariek. Dantza, musika, ilustrazioa eta literatura nahastuko dituzte, 20:00etan hasita. Sarrerak salgai zeuden Biterin, baina gaur goizean bukatu direla jakinarazi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!