Kiroldegia

Ikastaroak aukeran, kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 16a, 00:00

Uretako nahiz fitness aretoko ikastaro berriak aukeran jarri ditu kiroldegiak, 2020ko urtarriletik apirilera arte emango direnak, eta izen-ematea irekita dago. Ikasle berriek gaur dute izena emateko azken eguna, eta ikasle ohiek, asteazkena eta osteguna. Kiroldegiko bulegoan egin behar da, 08:00etatik 14:00etara, edo kirola.hernani.eus webguneko PDF dokumentua beteta. Bestalde, gimnasioan zerbitzua hobetu eta tresnak hobeto erabiltzen ikasteko formazio saio praktikoak antolatu dira. Hurrengoa asteazkenean izango da, 10:30etan eta 18:00etan, bizkarra lantzeko makinen inguruan.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!