Gazteria Saila

Argazkilaritza, parkour eta sormen tailerrak aukeran gazteek, bihar arte

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 16a, 00:00

Neguko oporraldietarako lau ikastaro antolatu ditu Gazteria Sailak: Argigrama argazkilaritza lantegia, Nagore Legarretarekin, abenduaren 23an, 16:00etatik 18:00etara edo 18:00etatik 20:00etara; mugikorreko irudi digitaletatik kopia analogikoak egitekoa, Legarretarekin baita ere, urtarrilaren 4an, 09:30etatik 11:30etara edo 11:30etatik 13:30etara; sormen tailerra Uxue Bereziartuarekin, abenduaren 26, 27, 28 eta 30ean, 11:00etatik 13:00etara; eta parkour ikastaroa, abenduaren 23, 26 eta 27an, Raul Mihairekin, 11:00etatik 12:30etara. Denetan izena emateko epea bihar bukatuko da, kiroldegian edo Gaztelekuan.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!