Udala

Kultur etxea, «gustukoa duzuna euskeraz egiteko aukera paregabea»

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 16a, 00:00

15 puntu egin du gora Biteriko ikastaroetan euskeraz ulertzen dutenen kopuruak 2003tik. Udala ikastaroen hizkuntzan eragiten ari da.

Biteri kultur etxean ematen diren ikastaroen hizkuntzan eragiten ari da Udala, 2003az geroztik, «herritarren artean euskeraren erabilera areagotzeko», eta orain arteko lanak utzitako emaitzen berri eman du. «2003 urtetik hona 15 puntu egin du gora ikastaroetan euskeraz ulertzen dutenen kopuruak», eta aurreko  ikasturteko inkestetan jasotako datuen arabera, «euskeraz es­kaini ziren ikastaroetako ikas­leen %90 gustora egon zen, kla­seak euskeraz edo nagusiki euskeraz jaso zituelako».

Euskeraz egitea, «guztion esku»
Biterin ikastaroak emateko enpresa bat dauka kontatatuta Udalak: Artetik Elkarte Kulturala. Irakasle eta monitore guztiak elebidunak dira, «zerbitzua kontratatu ahal izateko, Udalak jartzen duen hizkunza betebeharretako bat» baita.

«Euskera praktikatu nahi duenari Udalak beste gune bat eskaintzen dio»

Hortik aurrera, herritarrek ikastaroetako matrikula orria betetzean zehazten dute euskeraz ulertzen duten ala ez, eta hori kontuan hartzen da. «Nahikoa da herritarra gai izatea monitoreak euskeraz emandako azalpena ulertzeko; ez da ezinbestekoa euskeraz komunikatzeko gai izatea. Udalak bereziki zaintzen du herritarrek ikastaroak euskeraz egiteko egin duten hautua. Euskera ikasten ari denari, euskera praktikatu nahi duenari nahiz euskeraz bizi nahi duenari Udalak beste gune bat eskaintzen dio. Horrekin batera, garrantzitsua da ikaskideen arteko harremanak euskeraz izatea. Gaztelaniazko joera duen ikaskidearen aurrean gaztelaniara pasa edo modu naturalean euskeraz jarraitu daiteke. Guztion esku dago euskerara murgiltzkeo eskua luzatzea eta euskeraz komunikatzea ahalbidetuko duen giroa sortzea».

Aurten, 25 ikastarotatik 15 euskeraz ematen dira, eta gainerako 10etan ez dago zehaztuta hizkuntza; ikasleen ezagutzaren arabera moldatzen da.  Egun, «ikasleen %90 gai dira euskeraz ulertzeko».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!