Bertsolata

Agirretarren saiorako sarrerak bazkideek, aurrena

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 16a, 00:00

Abenduaren 26an emango dute 'Auskalo zeinek jarriak' bertso saioa Unai eta Eñaut Agirrek. Sarrerak salgai daude Doberan.

Ostegunean hasitakoari, aste ho­netan emango zaio segida: Her­naniko Iraulio Panttalone Bertso Ka­biyak urtero Gabonetan an­to­latzen duen Bertsolatako egi­ta­rauan, ostiralean izango da hu­rren­go zita.

Dobera eta Kronikako baz­ki­deek, ordea, badute beste hi­tzordu bat: Auskalo zeinek ja­rriak bertso saiorako sarrerak eros­teko lehentasuna izango du­te bihar arte. Hortik aurrera, he­rritar guztiei irekiko zaie au­kera. Sarrerak Dobera Euskara El­kartean egongo dira salgai, bai bazkideentzat eta baita baz­kide ez direnentzat ere, 7 eu­roan. Bildutako dirua Dobera la­gun­tzeko izango da. 

Saioa abenduaren 26an izango da, 19:00etan Biterin. Eñaut eta Unai Agirre anaiak ariko dira kantari, bertso historikoak eta egungoak nahasiz. XIX. mendeko Xen­pelar osaba-iloben bertsoak, hau da, Juan Fran­tzis­ko Petriarena Rekon­do­re­nak eta Joxepa Antoni Aranberri Petria­renarenak izango dira tartean, adibidez.

Bertso-poteoa, ostiralean
Egitarauari segida emateko, or­dea, ostiralean, hilaren 20an ja­rri da hurrengo hitzordua. Ber­tso-poteoa egin ahal izango da hainbat bertsolarirekin, Kax­koan barrena.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!