Inauteriak

Inauterietako kartela aukeratzeko, herritarren botoak

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 16a, 00:00

2020ko Inauteriak irudikatuko dituen kartela aukeratzeko epea ireki da. Abenduaren 26ra arte, lau aukeren artean gustukoena aukeratu ahal izango dute 16 urtetik gorako herritarrek.

Jai Batzordeak egin ditu aurreneko lanak, eta herritarrak mugiarazi nahi ditu orain; 2020ko Inauteriak iragarriko dituen kartela aukeratzeko bozkaketa epea ireki du.

Denera, Jai Batzordeak 9 proposamen jaso ditu, eta lan horien artean lau aukeratu ditu azken faserako. Horien artean aukeratu beharko dute herritarrek.

Botoa abenduaren 26ra arte eman ahal izango da, Biteri kultur etxera bertara joanda, edo www.hernani.eus webgunean bozkatzeko bideratutako txokoan. Behin bakarrik bozkatu ahal izan da, eta 16 urtetik gorako edozein herritarrek hartu ahal izango du parte. Boto gehien jaso dituen kartela, eta beraz, 2020ko Inauteriak iragarriko dituena zein den, urtea bukatzearekin batera jakinaraziko da.

Aukeretako batean axeria eta txistua ageri dira; bestean, sardina eta sagardo kupela; bestean Inauterietako mosaiko koloretsua; eta beste batean, letrak eta koloreak nahastu dira.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!