Inmakulada

Elkarlana, inguruan dauden beharrak identifikatu eta hobetzeko formula onena

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 16a, 00:00

Inmakulada ikastetxeko hainbat mailatako ikasleak ikaskuntza eta zerbitzua ematea ardatz daukaten hezkuntza proiektuak garatzen ari dira. Zaharren egoitzan eta Karabelekon izan dira LH1 eta LH5 mailak.

Inmakulada ikastetxeko ikasleak hezkuntza proposamen berezi bat ari dira lantzen. Ikaskuntza prozesua eta komunitateari zerbitzua ematea ditu ardatz, eta mailaz maila, gai desberdinak ari dira lantzen.

Lehen Hezkuntzako 1go mailakoak, adibidez, Sandiusterriko Zaharren Egoitzan izan dira, eta bosgarren mailakoak, aldiz, Karabelekora joango dira laster.

Beharra identifikatu, eta asetu
Proiektuaren helburua da ikasleek inguruan nabaritzen dituzten beharrak zein diren identifikatzea, eta segidan, horiek asetzeko konpromisoak hartzea, «modu solidario batean», ikastetxetik azaldu bezala.

Horrela, LH 1 mailakoak, adibidez, Sandiusterriko Zaharren Egoitzan izan berri dira, astebeteko elkarbizitza saioak egiten. Besteak beste, adinekoekin batera aritu dira haurrak, gabonetako apaingarriak prestatzen, kirola egiten, bingora jolasten...

Bestalde, LH 5 mailakoek Karabeleko ekonekazaritza etxalde esperimentala bisitatuko dute laster. Bertan aritzen dira lanean, besteak beste, buruko gaixotasunak dauzkaten langileak, eta haiekin batera landaretzaren inguruko proiektua egingo dute.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!