Aurten ere ardo eta sagardo botilak zozketatuko dituzte Berriak Merkatari eta Ostalarien Elkarteko dendek, erosketak Hernani Txartelarekin egiten dituztenen artean, bihar hasi eta abenduaren 31ra arte. 60 ardo botila eta Euskal Sagardoa zigiludun 3 botilako 40 sorta zozketatuko dira. Saririk baden erosketa tiketean jarriko da.