Berdintasuna

Transexualitateaz, mahaiaren bueltan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 15a, 00:00

Trans-zikloaren aurreneko atalean Moio. Gordetzea ezinezkoa zen liburua aurkeztu eta bertso-saioa egin ziren, maiatzean, Aimar Elosegi Ansa gogoan izenburupean. «Transexualitatearen inguruan gehiago sakontzeko», bigarren atala antolatu da orain. Horrela, ostegunean mahai-ingurua egingo da 18:00etan Biterin, Josebe Iturrioz eta Brayan Altimasberesekin, Kattalin Minerrek gidatuta, Transexualitatea eta gatazka normatiboak izenburupean.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!