Literatura

«Pertsonaiak ez finkatzeak ematen duen misterioa», Basoko begiek bildua

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 15a, 00:00

Axpik eta Iñaki Sanz-Azkuek kaleratu dute 'Basoko begiak' ipuina.

Iñaki Sanz-Azkue eta Ainara Azpiazu 'Axpi' hernaniarrak kaleratu berri dute 'Basoko begiak' ipuina, sormen eta mitologiaz betea.

Durangoko Azokan dagoeneko salgai jarri bazen ere, asteazkenean aurkeztu zuten Basoko begiak ipuina, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Salgai ere jarri da, besteak beste, Hernaniko Elkar dendan, 14 euroan.

Iñaki Sanz-Azkue biologoak eta Ainara Azpiazu Aduriz Axpi ko­­­mikilari eta ilustratzaileak egin dute, eta Lamiñarra argi­­ta­l­e­­txeak kaleratu du. Zu­zen­ke­­­ta eta itzultzaile lanetan ari­­­tu dira, bestalde, Larraitz Gar­­men­dia, Fer­nan­do Ruiz eta Lei­re Otxotorena.

Aurkezpenean azaldu beza­la, «karanbola batetik» sortu da ipuina. Izan ere, Axpik Zu­ga­rramaurdiko Sorginen Mu­­­­se­­­­o­rako lan bat bukatu be­rri zuen Iñaki ipuinaren pro­po­samenarekin ger­­turatu zi­tzaionean, eta Sor­gi­nen Mu­se­oa­ri gustatu egin zitzaion.

Ipuineko protagonista Miel­txo izeneko umea da, baina gero, meta, basajauna, aitona... izan daitekeen pertsonaia ere badago. «Pertsonaiak ez finkatzeak ematen duen mis­terio puntua hor dago», azal­du zuten. «Asmoa izan da ipui­na irekia izatea, umeei sor­me­nerako aukera emateko». Mi­to­logia eta natura nahasten di­tuen ipuinarekin sortu dute horretarako unibertsoa.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!