Errugbia

Anoetan bilatuko du lehenengo garaipena Hernanik, Barçaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 14a, 00:00

Urteko azkeneko partidua izango du bihar, 13:30etan. Landare urak hartu zuen atzo.

Hernanik Barcelonaren aurka joka­tuko du bihar, eguerdiko 13:30etan, urteko azkeneko par­ti­dua. Baina ez da Landaren izango, Donostiako Anoetako miniestadioan baizik. Izan ere, urak hartu zuen Landare, atzo.

Biharko hel­bu­rua, argia da: denboraldiko lehe­nen­go garai­pena lortu eta urte berria indar­berrituta hastea.

Denboraldia ez da erraza iza­ten ari, eta orain arte, hamar partiduetatik hamarrak galdu dituzte trikoloreek. Biharkoa, gainera, lehendabiziko itzuliko azkena izango da, eta irabaztea ia ezinbestekoa da. Gertuen da­goen aurkaria Cisneros da, zazpi puntura, eta puntuak murrizten hasi beharra daukate, bigarren itzulia luzeegia ez egiteko.

Hori bai, irabazteko dena be­harko da: zaleen animoak, jo­ka­larien mai­la igotzea, eta zortea lagun izatea ere bai. Orain arte dena oker atera da, eta buelta emateko ga­raia iritsi da.

Zalantzekin dator, eta berdinketetan espezialista da

Sailkapen nagusian zazpigarren dago kokatuta Barcelona, eta azkeneko bost jardunaldietan ez du garaipenik lortu. Denboraldia ezin hobeto hasi zuen, baina urriaren 20an lortu zuen azken garaipena. Ordutik hiru partidu berdindu dituzte, eta bi galdu. Liga osoan lau partidu berdindu dira, eta bereak dira hiru.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!