KONTRAKANTXA

Kupela eta pintxo postua, Kaxkoan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 14a, 00:00

Kontrakantxaren urteurren ospakizunak eguerditik hasiko dira martxan gaur. Eguerdiko 12:00etan kalera aterako da Gaztetxea, eta sagardo kupela eta pintxoekin postua jarriko da Kaxkoan. Gero, herri bazkaria egingo da 14:30etan. Bazkalondorenean, Züttik elek­trotxarangak joko du, eta 22:30etatik aurrera, Sofokaos, Artritis speed punk eta Yakovlek42 street punk taldeek. Igandean 18:00etan garbiketara deitu dute, bukatzeko.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!