Pala

Hernaniarrek Gipuzkoako bi final, bihar goizean Deban

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 14a, 00:00

Maider Huizi, aurreko partidu batean.

Irazustabarrenak, Arrietak eta Huizik lehenengo mailan eta Balerdik eta Urdangarinek bigarren mailan jokatuko dituzte paleta goman finalak.

Asteburu garrantzitsua da Her­naniko palistentzat, datorrena. Bi bikotek finalak joka­tu­ko di­tuzte Gipuzkoako Txapel­­ke­tan, emakumezkoen gomazko pa­le­tan. Debako Aldats frontoian izango dira.

Hernaniko bi bikoteak nagu­si­etan sailkatu dira finalera. Bigarren mailan Ekhine Balerdi eta Garazi Urdangarinek, Su-Be­­rri 2 taldeko Lasarte eta Aran­­bururen kontra jokatuko dute txapela. Eta lehenengo mailan ariko dira Amaia Irazustabarre­na, Ariane Arrieta eta Maider Huizik (oraindik eraba­ki­tzeko da­go nork jokatuko duten) Su-Berri 2ko Larrarte, Galdos eta Maizaren kontra.

Finalak 10:30etan hasiko di­ra, baina lehenengoan, jube­nilenean ez dago bikote herna­niarrik. Intxurreko bi bikote sail­katu dira. Final hori amai­tze­an, bigarren mailakoa jo­ka­­tuko da; eta bukatzeko, txapel­ketako final haundia.

Atzo hasi zen Bizkaia Torneoa, larruzko paletan

Andrazkoen Larru Paletako bi­ga­rren Bizkaiako Torneoa ere hasi berri da, Bizkaiako Foru Aldundiak antolatuta. Atzo hasi zen, eta finala urtarrilaren 4an jokatuko da. Larrabetzun hasi zen txapelketa eta gainerako bi jardunaldiak eta finala, Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko dira.

Torneoan lau bikote ari dira jo­katzen. Itzuli bakarreko ligax­ka  izango da aurrena, eta bost jokotara izango dira partiduak. Atzo Leire Galdos eta Leire Etxa­niz, Ane Isasmendi eta Laura Saezen kontra aritu ziren; eta Amaia Irazustabarrena eta Ama­ia Araiztegi, Ane Maiza eta Mai­der Mendizabalen kontra.

Partidu horiek ez, beste guz­tiak Bizkaia Frontoian izan­go dira. Abenduaren 20an, arra­tsal­deko 19:30etan, Galdos eta Etxa­nizen kontra ariko dira Ira­zustabarrena eta Araiztegi; eta Isasmendi eta Saez, Maiza­ eta Mendizabalen aur­ka. Hila­ren 27an jokatuko dira hurren­go partiduak: Gal­dos eta Etxaniz, Maiza eta Mendizabalen aurka; eta Ira­zus­tabarrena eta Araiz­te­gi, Isas­men­di eta Saezen kontra.

Finala, berriz, urtarrilaren 4an izango da, eta ETBk emango du zuzenean. Pelota­riei kirol-kontratua egingo zaie.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!