Liburutegia

Gabonetako zuhaitzaren lehiaketa martxan dago

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 14a, 00:00

Liburutegian jarri dute zuhaitza argazkiekin eta zazpi galdera prestatu dituzte. Asmatzaileen artean zozketa egingo da. 

Aurten Gabonetako zuhaitzean Kaxkoko dendak omendu nahi izan dituzte liburutegian. Es­pa­zio faltagatik, Andre Kale eta Kale Nagusiko denda ba­tzuk bakarrik sartu ahal izan di­tuz­ten arren, helburua Her­na­ni­ko komertzio guztien lana goraipatzea da, garai zail hauetan.
Gainera, iaz bezala, zu­hai­tze­an agertzen diren argazkiekin le­hia­keta bat ere antolatu dute, zazpi galdera prestatuz. 

60 euroko bono bana

Liburutegian ikusi daiteke zu­hai­tza eta lehiaketan parte har­tu. Galdera guztiak ongi as­ma­tzen dituztenen artean zozketa egingo da.
Hiru sari daude guztira, 60 euroko bono bana, Elkar (Hernani), Gaueko eta Sebas dendetan erabiltzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!