NOAOA BIDAIAK PUBLIERREPORTAJEA

Taldean bidaiatzea, herrialdeak ezagutzeko beste modu bat

Kronika - Erredakzioa 2019ko abenduaren 14a

Destino ezberdinak bisitatu dituzte 2013tik.

Gero eta gehiago, eta gero eta urrutiago bidaiatzea gus­ta­tzen zaigu. Abentura ho­rre­tan, bidelagunak bilatzea ere ohikoa izaten da, eta lan ho­rretan daramaki Lasarte-Oriako Noaoa Bidaia Agentziak 2013. urtetik. 

Dagoeneko sei bat urte dira urtero taldeko bidaiak antola­tzen dituztenetik; Lasarte-Oria­tik ateratzen da taldea, eta mun­dua ezagutzera abia­tzen da Noaoako kideak la­gun­tzaile moduan izanik. 

Bezeroen nahien arabera, irteera berriak

Urteko destinoak erabakitzeko, bezeroen iritzia hartzen dute kontuan Bidai Agentziako ki­de­ek: «gure bezeroek gero eta destino gehiago eskatzen diz­ki­gu­te, eta beraien nahiak be­te­tzen saiatzen gara, urte ba­te­tik bestera. Oso polita da be­ze­roek bere nahiak gurekin partekatzea!», diote Lasarte-Orian daukaten bulegotik.

Era berean, bezeroek ero­so­ta­suna, konfidantza, se­­gur­ta­su­na, gertutasuna eta erraz­ta­su­na nabarmentzen dute Noa­oa Bidaiak agentziarekin bi­daia­tzen dutenean.

Gero eta bidaiari gehiago, gero eta destino gehiago

Horregatik guztiagatik, des­ti­no kopurua areagotzeaz gain, beraiekin bidaiatzen du­te­nen kopuruak ere gora egin du: «urte batetik bestera erre­pi­ka­tzen duen jende asko dago; plaza gero eta gehiago area­go­tzen ari gara eta gehiago es­ka­tu behar izaten ditugu, baita ere». 

Dena den, ez dituzte talde oso haundiak nahi, beraz, ir­te­era gehiago antolatzera bul­tza­tu ditu. Horrek lagundu die, bai­ta ere, nahi desberdinak asetzera.
Bidaia horien helburua da bi­si­ta­tzen diren herrialdeen kul­tu­ra, gastronomia, jen­dea­ren bizimodua eta leku be­re­zi­ak bisitatzea. 

Zazpi destino, 2020an

Da­goe­neko hasi dira 2020. ur­te­ko lanak aurreratzen, eta bidai agentziak aurreratu du zazpi destino bisitatuko di­tuz­te­la hurrengo urtean. Horiek dira, hain zuzen: Uzbekistan, No­rue­ga­ko Fiordoak Itsas­bi­dai­a, Eslovenia, Itsasbidaia Is­lan­diara, Petra, Jerusalem eta Errusia.

Horien inguruko in­for­ma­zioa nahi duenak, edota ho­rie­ta­ko batera joan nahi due­nak aukera dauka Noaoa Bidai Agentziako kideekin ha­rre­ma­ne­tan jartzeko:  telefonoz (943 37 36 13), bere bulegoan (Hipodromo etorbidea 10, Lasarte-Oria) edota helbide elektroniko bitartez 
(info@noaoa.eus).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!