KONTRAKANTXA

Hitzaldia, jantoki soziala eta kontzertua

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 13a, 00:00

Kontrakantxa Gaztetxearen urteurren ospakizunetan egun potoloenak gaur eta bihar izango dira. Gaur, 19:00etan, okupazioa eta etxebizitza problematikaren inguruko hitzaldia emango du Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak, eta ondoren, 21:00etan, jantoki soziala irekiko da, nahi duen guztiarentzat. Bukatzeko, 22:30etan kontzertua emango du Errokak, Kokonauta eta R.K. Marik lagunduta. Bihar berriz, eguerditik hasiko dira martxan.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!