Hernani Solidarioa

Lau film labur ikusgai, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 13a, 00:00

Asteazkenean 'Inor ez da ilegala' liburua aurkeztu zen.

Giza Eskubideen Nazioarteko Egunarekin hasi eta Migranteen Nazioarteko Egunera, abenduaren 18ra arte, Hernani Solidarioa jardunaldien ekimenak ari dira aurrera eramaten herrian. Asteazkenean Argia aldizkariak Inor ez da ilegala proiektuaren baitan argitaratutakoa eta Hernaniko Udalak diruz lagundutakoa; Mikel Garcia kazetariak eta Pape Niang senegaldarrak idatzitakoa, aurkeztu zen. Gaur, 19:00etan hasita Biterin, eta doan lau laburmetrai ikusi ahal izango dira: Aneni, Libertai, Riski eta El poder del pasaporte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!