Musika

Hernasax eta akordeoi kontzertua, Milagrosan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 13a, 00:00

Gaur, 19:00etan, hasiko da saxofoi taldearen eta akordeoi orkestraren Gabonetako kontzertua. 

Gabonetako kontzertuetan goiztiarrenak Musika Eskolako Hernasax saxofoi taldea eta akordeoi taldea izango dira. Gaur, Milagrosan emango dute Gabonetako kontzertua, 19:00etan, hamaika piezekin. Hernasaxekoek bost kanta joko dituzte, akordeoi taldeak lau eta azkenik elkarrekin Urkola eta Villancico Tropicalek emango diote amaiera kontzertuari. Oier Zugasti eta Jon Patxe egongo dira perkusioan. 

Astigarragako Eragiyok abesbatzak Cambesen (Akitania Berria) kantatuko du bihar larunbatean, 20:30etan.

Etzi beste hiru emanaldi Astigarragan eta Hernanin

Etzi igandean, hiru emanaldi izango dira: Astigarragako elizan, 12:30etan Gabonetako kontzertua emango dute Aiztondo abesbatzak eta musika eskolako musikariek; Goizuetan, Umore Ona abesbatzak kantatuko du 12:30etan elizan; eta Hernaniko Goizetik txistulari taldeak 13:00ean emango du Milagrosan Gabonetako kontzertua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!